XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4. Mugatzailea edo mugakizuna (edo biak) berez hitz-andana ihartu direnean, berrelkarketaz ezin hitz egin badaiteke ere, hiru hitz edo gehiago suertatzen dira elkarren ondoan.
Multzo zabala, adibide ziur-ziurretatik lauso-ilunetarainokoa, osatzen du sail honek.
Zenbat eta hitz-andanaren ihartze-maila handiagoa izan, hainbat eta erraz, naturalagoa izango da elkarte-modu hori.
Horrela
a) Mugatzailea edo mugakizuna erabat iharturiko hitz-andana denean:
b) Osagai bietako bat ihartu samarriko hitz-andana denean:
c) Ihartze-kontua hasi baizik egin ez zaien hitz-andanazkoak.
Hauek dira, askogatik, onesten edo gaitzesten okerrenak.
Goian esandakoa gogoratu nahi da, halere.
Forma normala, markatugabea, hitz biko elkartea da.
Hirukote eta laukoteak testuinguru jakin-mugatuetan bakarrik dira onartzekoak.
Beraz, ahal den guztian, bi hitzetik gorako elkarteak egin ordez hobe da sintagma-erabide askatuagoetara jotzea.
Horrela,
Are sintagma askatuagoetara ere jo daiteke noski, hartarako modurik eta egokierarik ikusten denean:
Gertatuko da behin baino gehiagotan, halere, hiru hitzeko elkarketa gogor samarrik egin beharra.
Mezu-igorlea saia bedi, halakoetan, irakurleari informazio osatuena ematen: berrelkarketa horren muin-muineko bikotea zein den garbi adierazteko, bereziki, hobe izango da bikote hori marraz lotzea eta bestea bereiz ematea:
Irizpide nagusi horien eragina mugatua da noski.
Batezbesteko argibide horiek nekez argituko dute hitz-elkarketaren hainbat zoko-moko.
Hitz elkartu horien osaera-idazkerak zehatzago adierazi asmoz, atalez ataleko azalpena eskaintzen da ondoren.
Hitz-andana ihartuen trataera zertxobait alboratuz gaur eguneko hitz-elkarte bizi, emankorretan zentratzen da batez ere azalpen hau.
Hamazazpi ataletan banatu dira, horretarako, hitz elkartuak.